Saririk gabe itzuli dira Elosegi eta Crespo Munduko Txapelketatik

2015/09/29
Saririk gabe itzuli dira Elosegi eta Crespo Munduko Txapelketatik

Ez dominarik eta ezta Joko Olinpikoetarako txartelik ere. Esku hutsik itzuli dira Ander Elosegi eta Joan Crespo Munduko Slalom Txapelketatik. Londresen izan da, irailaren 16tik 20ra. Ander Elosegi 25. gelditu da C1eko proban, eta Joan Crespo 33. K1ekoan. Finaletatik kanpo gelditu dira bi irundarrak. Hurrengo denboraldian lanean jarraitu beharko dute udaran Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan egon nahi baldin badute.