Saririk gabe gelditu da Real Union B

2016/05/24
Saririk gabe gelditu da Real Union B

Puntu bakarrera geratu zaio Hirugarren Mailara igotzeko play off-a Real Union Bri. Ohorezko Erregionaleko azken jardunaldian, Tolosa txapelduna mendean hartu zuen larunbatean Galen (2-1). Garaipena, ordea, ez zen Anaitasuna aurreratzeko aski izan, azkoitiarrek Hondarribian berdindu zutelako (1-1). Tolosak txapelketa eta igoera zuzena ospatu zituen Galen, txuribeltzen aurka galdu zuen arren. Anaitasunak ezin izan zuen urdinen huts egitea aprobetxatu, baina Hondartzan lortutako puntuak bigarren postuari eusteko balio izan zion. Real Union Bk hirugarren tokian bukatu du denboraldia, 68 punturekin. Hondarribia hamabigarren izan da, 40rekin. Ohorezko Erregionalean aurkari izango dira hurrengo denboraldian ere.