Sardineron irabazita amaitu du Real Unionek

2018/05/15
RACING: Crespo; Gándara, Regalón (Cobo, 74'), Gonzalo, Castañeda; Héber (Miguélez, 57'), Rivero, Jerin, Díaz (Óscar, 57'); Lázaro, Aquino. REAL UNION: Sequeira; Urkizu, Aimar, Esnaola, Gayoso; Ekhi, Martins; Capelete (Letamendia, 74'), Llamas (Hernáez, 65'), Juan Domínguez (Rodellar, 73'); Orbegozo. GOLAK: 0-1: Llamas (52'); 0-2: Hernáez (72'). EPAILEA: López Puerta. Txartel horiak: Ekhi eta Urkizu (Real Union).
Sardineron irabazita amaitu du Real Unionek
Racing 0
2 Real Union

RACING: Crespo; Gándara, Regalón (Cobo, 74'), Gonzalo, Castañeda; Héber (Miguélez, 57'), Rivero, Jerin, Díaz (Óscar, 57'); Lázaro, Aquino.

REAL UNION: Sequeira; Urkizu, Aimar, Esnaola, Gayoso; Ekhi, Martins; Capelete (Letamendia, 74'), Llamas (Hernáez, 65'), Juan Domínguez (Rodellar, 73'); Orbegozo.

GOLAK: 0-1: Llamas (52'); 0-2: Hernáez (72').

EPAILEA: López Puerta. Txartel horiak: Ekhi eta Urkizu (Real Union).

Ezustekoa eman zuen igandean Real Unionek, azken jardunaldian Racing mendean hartuta, non eta Santanderko El Sardineron. Presioa gainetik kenduta, eroso aritu ziren txuribeltzak, etxekoen kontrako bihurtu zen giro nahasi batean. Izan ere, joan den astean Zubietan galduta, igoera fasea jokatzeko aukera gehienak agortu zitzaizkion Racingi.

Amorratuta irten ziren etxekoak berdegunera, eta lehen minutuetan, sufritzea egokitu zitzaion Real Unioni. Riberaren taldeak hobera egin zuen, ordea, eta bigarren zatian, nagusi izan zen. 52.minutuan 0-1ekoa sartu zuen Llamasek, Capeleteren jokaldi on bat borobilduta. Etxekoen kontrako txistuak, eta irundarren aldeko txaloak egon ziren, aurrerantzean, Sardineron. 72.minutuan 0-2koa sartu zuen Hernaezek, Unionen garaipena ziurtatzeko. Nabarmentzekoa izan zen, era berean, Sequeira atezainaren lana, Racingen abaguneen aurrean. Azken hiru puntuekin, hamahirugarren postuan bukatu du Unionek liga, 46 punturekin.