SANTOMAS FUTBITO TXAPELKETA BUELTAN IZANEN DA URANZUN

2022/11/29
SANTOMAS FUTBITO TXAPELKETA BUELTAN IZANEN DA URANZUN
Abenduaren 17an eta 18an jokatuko dituzte kanporaketak eta 21an berriz, final handiaPandemia zela eta ospatu ezinik egon ondotik, lehenengo urtean berriz ere SanTomas Futbito Txapelketa martxan jartzeko aukera izan zuten Irungo Sareko kideek. Hala ere, zenbait neurri errespetatu behar ziren oraindik eta ikusle askorik ez zuen izan txapelketa ezagun honen finalak. Aurten aldiz, neurririk gabe eta giro ederrean ospatzea espero dute antolatzaileek. Azaroaren bukaeran ireki dute txapelketan parte hartzeko izen-ematea. Dagoeneko talde batzuk apuntatu badira ere, oraindik azken momenturako uzten dutenek ere aukera izanen dute datozen egunotan parte hartzeko bete behar den galdetegia osatzeko (https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScEItBC5KzUx6nXtQnhZR5iz_-oEKUYrySThkxuxBaNQQ1Zng/viewform). Iñigo Gebara antolatzaileetako batek aipatu digunez, 24 lau talde hartuko dituzte guztira eta oraindik ere "lekua badagoela" argitu nahi izan du. Hala ere, "ahalik eta azkarren egitea" eskatu du, lehiaketarako antolatu beharreko guztia abenduaren 17rako prest uzteko.Hain zuzen ere, abenduaren 17ko eta 18ko asteburuan jokatuko dira lehen kanporaketak Uranzu pilotalekuan. Bi eguneko jardunaldia izanen du aurten txapelketak eta goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak arte jokatuko dira neurketak. Final handia berriz, abenduaren 21ean ospatuko da, San Tomas egunarekin batera.Informazio gehiago eskuratzeko eta edozein zalantza argitzeko, torneosantotomas@gmail.com helbide elektronikoa erabili daitekeela ere jakinarazi du Iñigo Gebarak.