SANTIAGOTARRAKEKO BOST ONTZI LEHENENGO POSTUAN ORION

2022/05/03
SANTIAGOTARRAKEKO BOST ONTZI LEHENENGO POSTUAN ORION

Santiagotarrak taldea Orion izan zen larunbatean Gipuzkoako Ligako aulki mugikorreko bostgarren jardunaldian

Pasa den larunbatean, apirilak 30, Santiagotarrak klubeko aulki mugikorreko arraunlariak Orion izan ziren Gipuzkoako Ligako bostgarren jardunaldian lehian. Guztira, 27 kirolarik hartu zuten parte 16 ontzitan banatuta.

Santiagotarrak taldeak Orion lortutako emaitzarik esanguratsuenak bost lehenengo postu hauek izan ziren: Asier Regueirok gizonezkoen skiff absolutuan, Ainhoa Zapiainek emakumezko skiff absolutuan, Xabi Etxebestek eta Pablo Martinez Lacarrek jubenil mailako gizonezko scull bikoitzean, Ane Calvok eta Aroa Illarramendik jubenil mailako emakumezko scull bikoitzean eta Beñat Jimenezek, Martxel Tejedorrek, Oier Zazpek eta Jokin Indiasek gizonezko scull laukoitz absolutuan.

Txapelketa honek zazpi jardunaldi ditu guztira. Aurreko asteburukoa bostgarrena izanda, maiatzaren 21ean seigarrena eta azken aurrekoa jokatuko dute. Jardunaldi hau Orion ospatuko da baita ere.

(Argazkia: J.J. Portos)