SANTIAGOTARRAKEKO ARRAUNLARIEK SEI GARAIPEN ESKURATU ZITUZTEN AULKI MUGIKORREKO GIPUZKOAKO LIGAKO LEHEN ESTROPADAN
Klub bereko piraguistek ere arrakastaz bukatu zituzten asteburuan jokatutako Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketak
Gipuzkoako aulki mugikorreko Liga hasi zen pasa den larunbatean, otsailaren 17an, Legutianon. Bost estropadetatik lehena izan zen eta Santiagotarrakeko arraunlariek emaitza onak lortu zituzten, sei garaipenekin guztira.
Hauek izan ziren lortutako garaipenak: Julen Carro, Bruno Perez, Marco Viniera eta Thomas Aguado infantil mailako lauko scull-ean; Unai Arcelus, Markel Irigoyen, Dumitru Rus eta Martin Gonzalez, kadete mailako lemazain gabeko ontzian; Bittor Lekuona jubenil mailako skiff-ean; Maitane Zapirain eta Aitzpea Gonzalez, absolutu mailako scull bikoitzean; Elaia Saenz jubenil mailako skiff-ean; eta Julen Villafranca, Beñat Fernandez, Bittor Lekuona eta Julen Beltran, jubenil mailako scull laukoitzean.
Honen ondotik, Gipuzkoako Ligak segida izanen du martxoaren 9an Legutianon ere. Horrez gain, egun horretan bertan, senior mailako emakume arraunlariak Londresea joanen dira, bertan ospatzen den Women Eights Head of the River Race estropadan parte hartzeko.
Irungo klubeko piraguistak Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketetan
Pasa den asteburuan ere, Santiagotarrak taldeko piraguistak Bizkaiako eta Gipuzkoako txapelketetan izan dira, emaitza ezin hobeak eskuratuz. Larunbatean, otsailaren 17an, Bizkaiako txapelketarekin hasiera eman zioten asteburuari Plentzian. Aitzineko asteburuan ospatzekoa zen lehiaketa, baina eguraldi txarra zela eta gibeleratu zuten. Irungo piraguistek emaitza bikainak lortu zituzten bertan: urrezko lau domina, zilarrezko bertze lau eta brontzezko bat. Lukas Cabezonek, Odei Gelbenzuk, Nora Aranak eta Maialen Aranak eskuratu zituzten urrezko dominak. Zilarrezkoak aldiz, June Arrastuak, Iñigo Irastorzak, Enara Nuñezek eta Asier Ursuak. Azkenik, brontzeko domina Markel Juaristik poltsikoratu zuen.
Igandean berriz, otsailaren 18an, Zumaian ospatu zen Gipuzkoako Liga eta bertako emaitzak oraindik hobeak izan ziren. Santiagotarrak klubeko piraguistek urrezko sei domina, zilarrezko bertze bortz eta brontzezko bi eskuratu baitzituzten. Urrezko dominei dagokionez, Ibai Aramburuk, Odei Gelbenzuk, Eider Ceciliak, Iñigo Irastorzak, Eneritz Aizpioleak eta Beñat Arsuagak eskuratu zituzten. Bigarren postuan berriz, Lukas Cabezon, June Arrastua, Alex Arana, Maialen Vitoria eta Ramon Gorrotxategi sailkatu ziren. Azkenik, brontzezko domina Markel Juaristik poltsikoratu zuen.
Honekin guztiarekin, kluba sailkapeneko lider bilakatu zen eta ezin hobe hasi zuen lehiaketa denboraldia. Heldu den larunbatean Irunen ospatuko da neguko Euskadiko Txapelketa eta hurrengoan berriz, Sevillara bidaiatuko dute Santiagotarrakeko piraguistek Espainiako neguko Txapelketan parte hartzeko.
Honez gain, ur bizietako sailak Espainiako lehen Kopa ospatuko du Pontevedran, Mondarizen, 24 kirolarirekin.
(Argazkia: J.J.Portos)