SANTIAGOTARRAKEK GIPUZKOAKO LIGAKO BANDERA IRABAZI DU SENIOR MAILAN
Gainera, jubenil mailakoak bigarren sailkatu dira, kadeteak hirugarren eta infantilak laugarren
Pasa den larunbatean, ekainak 4, Santiagotarrak klubeko arraunlariak Legutianon izan ziren, Gipuzkoako Ligako zazpigarren eta azken jardunaldia jokatzen. Bertan, taldeko 61 arraunlarik parte hartu zuten 22 ontzitan, eta senior mailakoek bandera eraman zuten etxera.
Santiagotarrak klubeko aulki mugikorreko sekzioak bukaera eman zion asteburu honetan Gipuzkoako Ligari. Legutianon jokatu zen txapelketa honen zazpigarren eta azken jardunaldia eta bertan, arraunlari hauek eskuratu zuten garaipena: Ainhoa Zapirainek skiff absolutuan, Ioritz Telleriak eta Asier Regueirok absolutu mailako scull bikoitzean, Xabi Etxebestek, Alex Condek, Ander Ibargoienek eta Pablo Martinez Lacarrek jubenil mailako lauko scull-ean, Ane Calvok eta Maitane Zapirainek jubenil mailako scull bikoitzean eta Leire Navaridasek skiff kadetean.
Gainera, txapelketa bukatuta, Santiagotarrak-eko senior mailakoak bandera irabazita itzuli ziren etxera. Jubenil mailakoek bigarren postua eskuratu zuten, kadete mailakoek hirugarrena eta infantilek laugarrena.
Arraunlari hauen hurrengo lehiaketa Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketa izango da. Legutianon jokatuko da hau ere, datorren ekainaren 18an.
(Argazkia: JJ. Portos)