SANTIAGOTARRAK-ZAISARENTZAT IZAN DA ESLALONEKO EUSKADIKO TXAPELKETA
Ur-bizietako kirolariek, orotara, hogei domina erdietsi zituzten: sei urrezkoak, sei zilarrezkoak eta beste zortzi brontzezkoak.
Pasa den larunbaten Pauko kanalean jokatu zen maiatzean jokatzekoa zen eta Covid 19 pandemia zela eta atzeratu zen Eslalon Olinpikoko Euskadiko Txapelketa. Santiagotarrak-ZAISAk taldekako sailkapenean gailendu zen, ur bizietako kirolariek hogei domina erdietsi zituzten, sei urrezkoak, sei zilarrezkoak eta beste zortzi brontzezkoak.
Urrea Klara Olazabalek C1 seniorrean, Haritz Azanzak K1 juniorrean, Aitor Iriondok K1 hasberrietan, Javier Arruabarrenak C1 hasberrietan, Izar Garciak C1 hasberrietan eta Hasier Rodriguezek, Telmo Olazabalek eta Mikel Altunak osatutako hirukoteak K1 patruiletan lortu zuten.
Bestalde, zilarra Telmo Olazabal K1 seniorrean, Javier Arruabarrena K1 hasberrietan, Haritz Azanza C1 juniorrean, Ainara Azanza K1 hasberrietan, eta Edurne Gomezek, Klara Olazabalek eta Maialen Olasok eta Iñaki Azkonobietak, Aimar Aranak eta Haritz Azanzak osatutako hirukoteak K1 patruiletan izan ziren.
Azkenik, brontzezko domina Iñaki Azkonobietak K1 seniorrean, Aimar Aranak K1 juniorrean, Oscar Garciak K1 hasberrietan, Jose Calasanzek C1 seniorrean, Izar Garciak K1 hasberrietan, Maialen Olasok C1 juniorrean, Aitor Iriondok C1 hasberrietan eta Ainara Azanzak C1 hasberrietan eskuratu zuten.