SANTIAGOTARRAK ZAISAK HIRUGARREN POSTUA LORTU DU TALDEKA ESPAINIAKO TXAPELKETAN

2023/10/25
SANTIAGOTARRAK ZAISAK HIRUGARREN POSTUA LORTU DU TALDEKA ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Klub irundarreko hamaika kirolarik jokatu zituzten kategoria desberdinetako finalak

Santiagotarrak Zaisa KEko slalom taldeak Seu d´Urgellen ospatutako Espainiako Txapelketan parte harte zuen pasa den asteburuan. Urriaren 21ean eta 22an Irungo klubeko 23 kirolari joan ziren bertara eta lan bikaina egin ondotik, taldeka hirugarren postua eskuratu zuten.

Urriaren 21ean eman zioten hasiera Ur Bizietako Espainiako Slalom Txapelketari Seu d´Urgellen. Patruilen txanda izan zen orduan eta Santiagotarrak-eko zortzi izan ziren finala jokatu zutenak, eta Horietatik bortzek lortu zuten podiumera igatea. Igande goizean berriz, bertze finalak ospatu ziren eta orduan ere arrakastaz aritu ziren irundarrak. 23 kirolaritik hamaikak jokatu zuten finala eta guztira, bost domina lortu ziren azken egunean. Emaitza guztiak kontuan edukita, Santiagotarrak-ek hirugarren postua eskuratu zuen taldeka.

Klara Olazabalek lana azpimarratu nahi izan dute klubetik. Kanoako jeitsieretan hiru garaipen garrantzitsu lortu zituen kirolariak eta orain, Joku Olinpikoetan parte hartzeko selekzio frogetan murgilduko da Olazabal.

Ur Bizietako sailerako 2023/23 denboraldia bukatu da dagoeneko, baina atsedenaldi motza izanen dute, izan ere, azaroaren 11an martxan izanen dira berriz ere Gipuzkoako Txapelketa jokatzen.