SANTIAGOTARRAK-URBYCOLAN TALDEA GIPUZKOAKO TXAPELDUN
Guztira hamahiru domina eskuratu zituzten taldeko piraguistek Zumaian
Santiagotarrak-Urbycolan taldeak 5.000 metroko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen pasa den asteburuan Zumaian. Taldekako sailkapena irabazteaz gain, piraguista irundarrek hamahiru domina eskuratu zituzten guztira.
23 urtez azpiko piraguisten artean, Aimar Amundarainek eskuratu zuen garaipena, Unai Amostegi eta Mikel Larrarte taldekideen aitzinetik. Jubeniletan, Aimar Platero, Alex Arana eta Iñigo Irastorza igan ziren podiumera, hurrenez hurren. Kadete mailan berriz, Odei Gelbenzuk eskuratu zuen urrezko domina eta beternoetan ere Asier Ursua igan zen podiumeko hirugarren koskara.
Emakumeetan, jubenil mailan, Ane Amostegik irabazi zuen eta bere taldekidea den Maite Gorrotxategik eskuratu zuen hirugarren postua. 23 urtez azpikoen artean, Nerea Garciak irabazi zuen urrezko domina eta Uxue Arsuagak brontzezkoa. Azkenik, kadeteetan, Eneritz Aizpiolea izan zen Gipuzkoako txapeldun.
Santiagotarrak-eko eskolakoak Pasaian
Klubeko infantil eta alebin mailakoak Pasaian izan ziren Eskola Jokoen laugarren estropadan parte hartzen, eta emaitza bikainak ekarri zituzten etxera bueltan.
Aulki mugikorreko saila Legutianon
Santiagotarrak klubeko aulki mugikorreko sailekoak Legutianon izan zen igandean ere, Euskal Federazioak antolatutako lehen Euskadiko Aurrez Aurrekoa. Bertan, Irungo klubeko 66 kirolarik parte hartu zuten, 35 ontzitan banaturik.
Emaitza azpimarragarrienen artean, hauek izan ziren lehen postuak eskuratu zituzten arraunlariak: Unai Arcelus eta Asier Yagüe, infantilen scull bikoitzean; Julen Carro, Erro Lurgain, Thomas Aguado eta Unai Martiarena, infantiletan lauko scull-ean; Julene Bengoetxea eta Elaia Saenz, jubeniletan scull bikoitzean; eta Aizpea Gonzalez, skiff absolutuan.
(Argazkia: J.J.Portos)