Santiagotarrak taldeko lau palista sartu dira ur bizietako Espainiako selekzio nagusietan
2019/01/14
Ur bizietako denboraldirako selekzioa osatu du Espainiako Federazioak. Pauen eta La Seu D'Urgellen egindako probak kontuan hartu ditu horretarako. Santiagotarrak-Zaisa taldeko lau piraguista hautatu dituzte. Ander Elosegi lehen postua eskuratuta sartu da C1eko taldean. Joan Crespo bigarren izan da K1ean, eta selekzioan egongo da. Munduko Kopako probetan, Europako Txapelketan, Mundukoan, eta 2016ko Joko Olinpikoetarako sailkatze probetan parte hartuko dute. Telmo eta Klara Olazabal anai-arrebek 23 urtez azpiko selekzioan sartzea lortu dute. Brasilen jokatuko den Muduko Txapelketan ariko dira.