Santiagotarrak taldeko aulki mugikorreko arraunlariek zazpi garaipen lortu zituzten Bidasoan

2025/01/03
Gipuzkoako Ligako bigarren jeitsiera ospatu zen Bidasoan, pasa den abenduaren 28an, eta Santiagotarrak taldeko aulki mugikorreko arraunlariek zazpi garaipen poltsikoratu zituzten guztira.
Santiagotarrak taldeko aulki mugikorreko arraunlariek zazpi garaipen lortu zituzten Bidasoan
J.J.Portos

Aulki mugikorreko Gipuzkoako Ligako bigarren jeitsiera ospatu zen pasa den larunbatean, abenduaren 28an, Bidasoa ibaian. Lehen abenduaren 14an ospatu zen eta hirugarrena eta azkena, urtarrilaren 12an ospatuko da, distantzia luzeko Gipuzkoako Txapelketa ere izanen dena. 

Santiagotarrak taldeak paper ona egin zuen bertze behin etxeko uretan eta guztira, zazpi garaipen lortu zituzten: Marco Viniegrak, Jon Diezek, Markel Ferreirak, Marco Laguardiak, Iñigo Pardavillak, Alain Garciak, Julen Carrok eta Tomas Aguadok, Eloy Garcia lemazainarekin, cadete mailako zortzikoan; Irati Loiartek, kadete mailako, skiff-ean; Adrian Hernanzek, infantil mailako skiff-ean; Ane Zabaletak eta Nahia Diezek infantil mailako, scull bikoitzean; Julen Beltranek, Ander Iguiñizek, Inhar Romanok eta Oier Emazabelek, jubenil mailako luako scull-ean; Julen Villafrancak eta Iñaki Romanok, senior mailako full bikoitzean; eta Jone Laguardiak eta Leire Navaridasek, jubenil mailako lemazain gabeko bikoan.

Santiagotarrak taldeak antolatutako lehen bi jeitsieran ondotik, Hondarribia AEk hartuko du antolakuntzaren lekukoa. Urtarrilaren 12ko hirugarren eta azken jeitsiera antolatuko baitute Bidasoan, distantzia luzeko Gipuzkoako Txapelketa ere izanen dena.