SANTIAGOTARRAK “OVERSEAS” KATEGORIAN GARAILE LONDRESEKO WEHORR TXAPELKETAN

2024/03/12
SANTIAGOTARRAK “OVERSEAS” KATEGORIAN GARAILE LONDRESEKO WEHORR TXAPELKETAN
Martxoaren 9an Santiagotarrak Women´s Eight Head of the River Race txapelketan lehiatu zen eta garaipen batekin bueltatu zen etxeraSantiagotarrak-eko zortzikotea Londresen izan zen pasa den martxoaren 9an, Women´s Eight Head of the River Race txapelketan parte hartzen. Guztira, 161 ontzik hartu zuten parte Tamesis ibaian. Hasiera batean, 320 izan behar ziren lehian aritu behar ziren taldeak, baina Tamesiseko baldintzak gogorrak kontuan hartuta, ontzien kopurua mugatu zuen antolakuntzak. Irungo taldearentzat ordea, baldintza kaskarrek ez zuten eraginik izan eta garaile izan zen Santiagotarrak-eko zortzikotea “overseas” kategorian. Sailkapen nagusian berriz, 42. postua eskuratu zuen. Aitzpea Gonzalez Santiagotarrak taldeko arraunlaria: