SANTIAGOTARRAK KE ZAISAK ZORTZI DOMINA ESKURATU ZITUEN LEHEN ESPAINIAKO KOPAN
Igandean, Oier Diazek, Izar Garciarenak eta Javi Arruabarrenak eskuratu zituzten urrezko dominak
Ur Bizietako denboraldiko honetako lehen Espainiako Kopa ospatu zen pasa den asteburuan Covasen (Portugal). Bi eguneko txapelketa izan zen, larunbatean eta igandean ospatu zena, eta bertan Santiagotarrak KE Zaisa taldeak zortzi domina eskuratu zituen guztira.
Santiagotarrak KE Zaisak 16 kirolari ureratu zituen, bai larunbatean baita igandean ere, Covasen denboraldiko lehen Espainiako Kopan. Guztira, zortzi domina eskuratu zituen Irungo taldeak eta horietatik azpimarragarrienak Oier Diazek, Izar Garciarenak eta Javi Arruabarrenak igandean eskuratutako urrezko dominak izan ziren.
Hauez gain, Klara Olazabalek C1 Senior kategorian, Ainara Azanzak K1 jubeniletan eta Izar Garciak C1 jubeniletan brontzezko dominak ere bereganatu zituzten eta Oier Diazek eta Javi Arruabarrenak berriz, zilarrezkoak.