SANTIAGOTARRAK HIRUGARREN PROMESA GAZTEEN ESPAINIAKO KOPAN
Asteburu honetan berriz, Legutianon, Sevillan eta Irunen egonen dira lehian Irungo klubeko kirolariak
Promesa Gazteen Slalom modalitateko Espainiako Kopa ospatu zen pasa den asteburuan Dumbrian (Galizia). Santiagotarrak klubak lan ona egin zuen eta ondorioz, kluben sailkapenean, hirugarren postua eskuratu zen. Hauek izan ziren lortutako emaitzak:
C1 kategoriako emakume kadete maila: Maria Garcia laugarren izan zen, Udane Ortega 9., June Bajo 13. eta Haizea Celaya 18.
C1 kategoriako emakume infantil A maila: June Celaya eta Maya Rueda, 9. eta 10. hurrenez hurren.
C1 kategoriako emakume infantil B maila: June Amiano bigarren.
C1 kategoriako gizonezko kadete maila: Jon Ander Fajardo eta Daniel Sarasola, 21. eta 22. hurrenez hurren.
C1 kategoriako gizonezko infantil A maila: Suhar Ursua bigarren, Ander Gomez 5. eta Gorka Martin 8.
C1 kategoriako gizonezko infantil B maila: Gontzal Lucio zortzigarren.
K1 kategoriako emakume kadete maila: Maria Garcia bigarren, Haizea Celaya laugarren, Udane Ortega 9., June Bajo 11., Enara Carreño 21. eta Enara Barrio 22.
K1 kategoriako emakume infantil A maila: June Celayeta eta Maya Rueda, hamargarren eta hamaikagarren hurrenez hurren.
K1 kategoriako emakume infantil B maila: June Amiano garailea.
K1 kategoriako gizonezko kadete maila: Daniel Sarasola 19. eta Jon Ander Fajardo 23.
K1 kategoriako gizonezko infantil A maila: Suhar Ursua bigarren, Ander Gomez 6. eta Gorka Martin 9.
K1 kategoriako gizonezko infantil B maila: Manex Bereau lehen postuan eta Gontzal Lucio hamahirugarren.
Maiatzeko azken asteburuan Santiagotarrak Legutianon, Sevillan eta Irunen
Maiatzeko azken asteburuan Santiagotarrak klubeko kirolariak hiru lekutan izanen dira lehian. Larunbatean, maiatzaren 25ean, Legutianon izanen dira aulki mugikorreko arraunlariak, Euskal Ligako estropada jokatzen, 9:00etatik aitzinera. Azken hiru estropadak (Legutianoko bi eta Orioko bertze bat) bertan behera gelditu ziren haize bolada bortitzengatik. Oraingo honetan, Gipuzkoatik 400 arraunlari baino gehiagok parte hartzea espero dute, 120 ontzitan banatuta.
Bertzalde, ur lasaietako saila bihar eta etzi, Sevillan izanen da Sprint modalitateko bigarren Espainiako Kopa lehiatzen. Azkenik, ur bizietako Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa lehiatuko da etxean, Irunen, igande honetan.