SANTIAGOTARRAK ESPAINIAKO DISTANTZIA LUZEKO TXAPELKETAN IZANGO DA
Santiagotarrakek Castrelo do Miñora 6000 metroko distantzian lehiatzeko ordezkaritza zabala eramango du.
Pixkanaka pixkanaka Bidasoa eskualdeko kirol taldeak lehiatzera bueltatzen ari dira eta arrauna ez da gutxiagorako izango. Hain zuzen ere, aulki mugikorra lehiatzera bueltatuko da. Santiagotarrakeko taldea Castrelo Do Miñon (Galizian) jokatuko den distantzia luzeko Espainiako Txapelketara joango da. 6000 metroko distantzian lehaituko dira eta hauek dira bertaratuko diren arraunlarien izenak:
- Naroa Zubimendi eta Itsaso Goikoetxea jubniletako bikotekako txapelketan.
- Irati Laguardia eta Maitane Zapirain kadeteetako bikotekako txapelketan
- Ane Calvo eta Elaia Saenz jubenileko scull bikoan
- Pablo Martinez Lacar, Ander Ibargoien, Oier Zazpe eta Beñat Jimenez jubenileko skiffean.
- Ainhoa Zapirain eta Maialen Alcorta bikotekako txapelketa absolutuan
- Nerea Seijo eta Garazi Lasarte bikotekako txapelketa absolutuan.
Normalean, Aitzpea Gonzalezek parte hartu behar luke, baina Joko Olinpikoetarako sailkatze txapelketa prestatzen ari denez, ez dute arriskurik hartuko. Azpimarratu beharra dago pasaden urtean Naroa Zubimendik eta Helene Sagarzazuk txapelketa honetan urrezko domina eskuratu zutela.