SANTIAGOTARRAK-EKO UR BIZIETAKO ETA UR LASAIETAKO KIROLARIEK HITZORDU BANA IZANEN DUTE BIDASOAN
2024/01/12
Larunbat honetan, goizez Euskadiko Kopa jokatuko dute eta arratsaldez, Piraguismoko Federazioko kontrolak izanen dituzte
Bidasoa ibaia bi hitzorduren eskenatokia izanen da larunbat honetan, urtarrilaren 13an. Izan ere, 10:00etatik aitzinera, ur bizietako Euskadiko Kopa jokatuko da bertan. Santiagotarrak taldeari dagokionez, 30 kirolari ureratuko dira proba honetan. Arratsaldean berriz, 16:00etan, ur lasaietako sailekoek hartuko dute lehenbizikoen lekukoa, eta Piraguismo Federazioko kontrolak izanen dituzten ibai bereko uretan. Bertan, Irungo klubeko 40 piraguista egonen dira.