Santiagotarrak-eko arraunlariek Gipuzkoako Ligako hirugarren eta azken jeitsiera ospatuko dute igandean

2025/01/10
Ur bizietako sailekoak ere uretan izanen dira igandean, Eskolarteko txapelketa ospatuko baitute Dunboan, Irunen.
Santiagotarrak-eko arraunlariek Gipuzkoako Ligako hirugarren eta azken jeitsiera ospatuko dute igandean
J.J.Portos

Santiagotarrak taldeko aulki mugikorreko arraunlariek Gipuzkoako Ligako hirugarren eta azken jeitsiera ospatuko dute igande honetan, urtarrilaren 12an, Bidasoan. 13:30ean hasiko da lehia. Guztira, 450 arraunlari espero dira, 120 ontzitan banatuta. Santiagotarrak taldetik 76 kirolari ureratuko dira, 25 ontzitan. 

Erlojupeko modalitatean ospatuko da lehia eta Behobiako zubitik aterako da. Aireportuan izanen du helmuga jeitsierak, kadete eta infantilentzat, 4.000 metroko ibilbidea osatu ondotik. Jubenil eta seniorrek helmuga leku berean izanen dute, baina “punttas”-etik hasiko dira, 6.000 metroko jeitsiera osatuz. 

Azkenik, ur bizietako sailekoak ere uretan izanen dira igandean, urtarrilaren 12an. Eskolarteko txapelketa izanen dute, Dunboan, Irunen.