SANTIAGOTARRAK-EK HAMAZAZPI DOMINA ESKURATU ZITUEN SLALOMEKO BIGARREN EUSKADIKO KOPAN

2023/02/09
SANTIAGOTARRAK-EK HAMAZAZPI DOMINA ESKURATU ZITUEN SLALOMEKO BIGARREN EUSKADIKO KOPAN

Kayak Krossean ere zortzi domina irabazi zituzten Irungo taldekoek

Santiagotarrak taldeko Slalomeko eta Kayak Crosseko sail berriak antolatuta, pasa den asteburuan Ur Bizietako denboraldiko bigarren Euskadiko Kopa ospatu zen. Larunbatean Slalomean aritu ziren taldeko 30 kirolari eta guztira 17 domina eskuratu zituzten. Igandean berriz, Kayak Krossean, 16 kirolarik parte hartu zuten eta zortzi domina lortu zituzten.

Santiagotarrak-eko Ur Bizietako sailak txapelketa izan zuen asteburuan. Hain zuzen ere, taldeak antolatutako bigarren Euskadiko Kopa ospatu zuten larunbatean. Bertan, Slalomeko 30 kirolari lehiatu ziren eta guztira 17 domina eskuratu zituzten: urrezko zazpi, zilarrezko bi eta brontzezko zortzi.

Emaitzarik azpimarragarrienak Oier Diazen eta Izar Garciarenaren garaipen bikoitzak izan ziren, lehen postuan bukatu baitzuten bi kirolariek C1 eta K1 kategorietan. Podiumaren lehenengo postuetara ere Aitor Iriondo (K1 jubeniletan), Ander Diez (K1 beteranotan) eta Javi Arruabarrena (C1 jubeniletan) igan ziren. Zilarrezko dominak Unai Santacruzek (K1 jubeniletan) eta Ainara Azanzak (K1 jubeniletan) eskuratu zituzte. Brontzezkoak berriz, Oier Amianok (K1 kadete), Javi Arruabarrenak (K1 jubeniletan), Ekhi Diezek (K1 Senior), Xabi Tabernak (K1 beteranotan), Ainara Azanzak (C1 jubenil), Oier Olasok (C1 cadete), Aitor Iriondok (C1 jubeniletan) eta Mikel Ormazabalek (C1 seniorretan) zintzilikatu zituzten larunbatean.

Igandean berriz, Kayak Krosseko sail berrikoak aritu ziren lehian eta bertan, Santiagotarrak taldeko 16 kirolarik parte hartu zuten. Hauek ere emaitza onak lortu zituzten eta guztira, zortzi domina lortu zituzten: urrezko hiru (Oier Diez, Javi Arruabarrena eta Klara Olazabal), zilarrezko bi (Oier Olaso eta Unai Santacruz) eta brontzezko hiru (Oier Amiano, Telmo Otegui eta Haritz Azanza). Gainera, finaletako hamasei postuetatik, Santiagotarrak KEk hamaika eskuratu zituen.

Aulki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa

Asteburu honetan berriz, aulki mugikorreko sailak Gipuzkoako Ligari jarraipena emanen dio. Oraingo honetan, Legutianon ospatuko da denboraldiko laugarren jardunaldia. Bertan, Santiagotarrak taldearekin batera, Hondarribi, San Juan, Arraun Lagunak, Ur Kirolak eta Orio arituko dira lehian. Goizeko 10:00etan izanen dute hitzordua arraunlariek eta guztira, 400 bat partehartzaile edukitzea espero dute, 150 ontzitan banaturik. Santiagotarrak taldeak 60 kirolari ureratuko ditu.

(Argazkia: J.J.Portos)