SANTIAGOTARRAK-EK HAMABI DOMINA ESKURATU ZITUEN BIDASOAKO JEITSIERAN
Zazpi urrezko domina, bi zilarrezko eta brontzezko hiru eskuratu zituen Irungo klubak
Santiagotarrak taldeak Euskadiko distantzia luzeko txapelketan parte hartu zuen, pasa den igandean, Bidasoa ibaian. Hamabi domina eskuratuta, garaipen gehien erdietsi zituen kluba izan zen Irungoa.
Igandeko jeitsiera denetatik jendetsuena izan zen. Hain zuzen ere, 500 arraunlarik hartu zuten parte guztira, 173 ontzitan banatuta. Santiagotarrak klubak domina gehien eskuratu zituen kluba izan zen. Denetara hamabi erdietsi zituen, urrezko zazpi, zilarrezko bi eta brontzezko hiru.
Zilarrezko domina eskuratu zuten arraunlariak hauek izan ziren: Juan Martinez, Unai Arcelus, Martin Gonzalez eta Asier Yagüe, lauko scull infantilean; Iñigo Pardavilla eta Joanes Payo, infantil mailako scull bikoitzean; Jone Laguardia, Leire Navaridas, Maria Martinez eta Maialen Bengoetxea, kadete mailako lauko scull-ean; Luken Solozabal, Xabier Payo, Mikel Laguardia, Inhar Romano, Julen Beltran, Embor Lurgain, Markel Irigoien eta Oier Emazabel, Urki Puy-ekin lemazain lanetan; Irati Laguardia, Elaia Saenz, Julene Bengoetxea eta Ane, jubenil mailako lauko scull-ean; Beñat Fernandez, Ibai Otxoa, Jon Ander Penas, Bittor Lekuona, Xabier Etxebeste, Ander Aramendi, Julen Villafranca eta Hugo Rodriguez, Aitor Olazabal lemazainarekin; Arantza Zunzundegi eta Elena Laguardia, beteranoetan scull bikoitzean.
Santiagotarrak taldeak datorren otsailaren 12an lehiatuko da berriz ere, Legutianon, Gipuzkoako Ligako jardunaldian.
(Argazkia: J.J.Portos)