Santiagotarrak bortz garaipenekin itzuli zen etxera Legutianotik
Santiagotarrak taldeko aulki mugikorreko sailak Euskadiko Ligako lehen jeitsieran parte hartu zuen, pasa den igandean, Legutianon. Guztira 57 arraunlarik hartu zuten parte, 33 ontzitan banaturik eta bortz garaipen eskuratu zituzten ureratu ziren kirolariek. Hauek izan ziren garaipenak:
- Oier Silanes, Osoitz Echave, Asier Salomao eta Andoni Tipan, infantil mailako lauko scull-ean
- Ane Zabaleta eta Nahia Diez, infantil mailako scull bikoitzean
- Leire Navaridas eta Jone Laguardia, jubenil mailako lemazain gabeko bikoan
- Alain Garcia, Unai Arcelus, Markel Ferreira eta Unai Martiarena, kadete mailako lemazain gabeko laukoan
- Asier Yague, Unai Arcelus, Martin Gonzalez eta Unai Martiarena, kadete mailako lauko scull-ean
Ur lasaietako saila Castrelo do Miñon
Asteburu honetan berriz, apirilaren 5ean eta 6an, ur lasaietako Santiagotarrak Urbycolan taldea Castrelo do Miñon (Galizia) izanen da Gazte Promesen Espainiako Txapelketa jokatzen.