SANTIAGOTARRAK BM TALDEA AULKI MUGIKORREKO LEHIAKETAN
Irundarrek aurreko larunbatean, urtarrilak 15, aulki mugikorreko Bidasoako 2. jaitsieran parte hartu zuten
Santiagotarrak BM taldeko aulki mugikorreko aurraunlariek, aurreko asteburuan, Bidasoako 2. jaitsieran parte hartu zuten. Larunbatean ospatu zen lehiaketa, urtarrilaren 15ean, eta bertan Irungo klubeko 56 kirolari lehiatu ziren 22 ontzitan.
Modalitate honetako liga Bidasoako jaitsieraren hiru jardunaldirekin hasten da. Lehengoa abenduak 18 egin zen eta bigarrena berriz, aurreko larunbatean, urtarrilak 15. Azken jaitsiera honetan Santiagotarrak BM taldeak hainbat ontzirekin lehen postua eskuratu zuen, hala nola, Xabi Etxebeste eta Pablo Martinez Lacar jubeniletan Scull bikoitzean, Ander Ibargoyen jubenil mailan Skiff proban, Elaia Saenz eta Jone Laguardia kadete mailan Scull bikoitzean, Bittor Lekuona kadetetan Skiff-ean, Beñat Jimenez eta Asier Regueiro absoluto mailan Scull bikoitzean eta azkenik, Leire Navaridas kadete mailan Skiff proban.
Bidasoako jaitsieraren hirugarren eta azken jardunaldia urtarrilaren 29an, larunbatean, egingo da eta bertan arituko dira berriz ere Santiagotarrak BM taldeko arraunlariak.