Santiagotarrak bigarren San Miguelen ospatutako Espainiako Kopan
Ur bizietako Espainiako Kopa jokatu zen asteburuan San Miguelen (Irun). Bi egunez, otsailaren 22an eta 23an, lehian egon ziren piraguistak eta etxeko taldeak bigarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean, indibidualki lortutako emaitza onen ondotik.
Lehen egunean hauek izan ziren lortuta emaitzarik adierazgarrienak: junior mailako K1ean eta C1ean Oier Diazek bi lehen postu; beterano mailako K1ean Jone Otañok lehen postua eta Ander Diezek bigarrena; senior mailako C1ean Klara Olazabalek hirugarren postua.
Bigarrenean ere emaitza onak errepikatu ziren, baita hobetu ere. Ander Diezek beterano mailako K1ean lehen postua eskuratu zuen, baita Klara Olazabalek ere senior mailako C1ean. Junior mailako C1ean Oier Diazek lehen postua eskuratu zuen eta maila eta proba berean Maria Garcia hirugarren izan zen. Postu berak lortu zituzten, bai Diazek eta bai Garciak ere K1ean. Klara Olazabalek podiumeko hirugarren postua eskuratu zuen senior mailako K1ean.
Aulki mugikorreko arraunlariak Legutianon izan ziren
Asteburu berean etxetik kanpo aritu ziren Santiagotarrak-eko aulki mugikorreko arraunlariak. Gipuzkoako Ligako lehen jeitsieran parte hartu zuten eta guztira, 66 arraunlari ureratu ziren 36 ontzitan banatuta. Hauek izan ziren emaitzarik azpimarragarrienak:
- Oier Silanes, Osoitz Echave, Asier Salomao eta Andoni Tipan, infantil mailako lauko scull-ean
- Ane Zabaleta eta Nahia Diez, infantil mailako scull bikoitzean
- Xabi Etxebeste eta Julen Villafranca, absolutu mailako scull bikoitzean
- Aitzpea Gonzalez eta Irati Laguardia, absolutu mailako scull bikoitzean
- Markel Irigoyen eta Xabi Payo, jubenil mailako scull bikoitzean
- Xabi Payo, Nayet Fernandez, Inhar Romano eta Luken Solozabal, jubenil mailako lauko scull-ean
Sail honetako arraunlariek martxoaren 9an izanen dute hurrengo hitzordua Gipuzkoako Ligaren barrenean. Legutianon izanen dira berriz ere lehian. Horren ondotik, hirugarren jeitsiera Orion izanen da, apirilaren 26an eta laugarrena berriz, Legutianon maiatzaren 31n.