Sansek irabazi du 2.Bko gipuzkoarren artekoa
REAL SOCIEDAD B: Zubiaurre; Ujía, Le Normand, Lapeña, Muñoz (Arrieta, 82'); Sanz (Gorostidi, 79'), Guevara; Muguruza, Capilla (Calvillo, 79'), Merquelanz; Jauregi.
REAL UNION: Otaño; Estrada, Ekhi, Esnaola, Gayoso (Capelete, 83'); Rodellar (Mikel Alonso, 61'); Martins, Juan Domínguez, Urkizu; Orbegozo (El Haddadi, 58'), Galán.
GOLAK: 1-0: Ekhi, bere atean (22'). 2-0: Merquelanz (87').
Stadium Galeko sendotasun gehiena galtzen du Real Unionek, etxetik kanpo jokatzen duenean. Larunbatean, egindako hanka sartzeak gogotik oraindu zituen Zubietan, Real Sociedad Bren aurka. Lehen gola Ekhi Senarrek sartu zuen, bere atean, baloi bat urrundu nahian, 22.minutuan. Bigarrena, Martinsek galdutako baloi batek eragin zuen, ondorengo kontraerasoan, neurketa erabaki baitzuen Sansek (87.min). Merquelanz irundarrak sartu zuen gola.
Bigarren gol hori iritsi baino lehen, berdintzeko aukerak eduki zituzten txuribeltzek, bereziki, 75.minututik aurrera, jokalari bat gehiagorekin aritu baitziren, epaileak Ujiari bigarren txartel horia erakutsi ziolako. Baina beste behin ere, baloiaren jabetza erasoko joko eraginkor bilakatzeko zailtasun handiak eduki zituen Asier Santanaren taldeak. Igandean Leioa hartuko du Real Unionek, 17:00etan Stadium Galen.