SAN MARTZIAL IGOERAREN XLVI. EDIZIOA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
3,6 kilometroko ibilbidea prest du Bidasoa Atletiko Taldeak
San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko dute larunbat honetan, ekainaren 22an, Irunen, sanpedro eta sanmartzial besten harira. Urdanibia Plazatik abiatuko da Bidasoa Atletiko Taldeak antolatutako lasterketa, 10:30ean, eta partehartzaileek 3,6 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute.
Ekainaren 22an ospatuko da aurten XVLI San Martzial Igoera. BATek antolatzen duen urteroko hitzordua da eta ohiko ibilbidea izanen du, Urdanibia Plaza eta San Martzial lotzen dituen 3,6 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek. 10:30ean abiatuko da proba eta emakume eta gizon absolutuen kategoriak izanen dira soilik.
Izen emateak dagoeneko irekiak daude, www.kirolprobak.com webgunean. Aitzinetik izena ematen dutenek ortzirala arte, ekainaren 21era arte, izanen dute aukera, 10 euroen truke. Egunean bertan ere egin daiteke inskripzioa, lasterketa hasi baino lehen, 9:15etik 10:15era. Aurten gainera, berrikuntza bat izanen da. BATek San Martzial Igoeran eta Guadalupe Igoeran parte hartzeko aukera eskainiko baitu batera, 16 euroen truke.