San Juanekin berdinduta dago Hondarribia Trainerilla Ligan
2015/05/18
Jardunaldi bakarra falta da Gipuzkoako Trainerilla Liga bukatzeko. Larunbatean izango da, Mutrikun. Sailkapenaren buruan berdinduta daude San Juan eta Hondarribia. Berdeek liga etxean erabakitzeko aukera izan zuten igandean, baina zuten aukera aprobetxatu. Larunbatean Orion irabazi zuten, 21 ehuneneko abantaila estuarekin. Igandean, berriz, kale egin zuten Hondarribiko hondartzan jokatutako erlojuaren kontrakoan. San Juanek irabazi zuen estropada, puntuetan bidasoarrekin berdintzeko. Larunbatean amaituko da liga Mutrikun, eta igandean Gipuzkoako Txapelketa egingo dute, Getarian.