SAN JOAN BEZPERAN AURKEZTU ZITUEN HONDARRIBIA ARRAUN TALDEAK BERE ESKIFAIAK

2024/06/25
SAN JOAN BEZPERAN AURKEZTU ZITUEN HONDARRIBIA ARRAUN TALDEAK BERE ESKIFAIAK
Lehen taldeko emakume eta gizonezkoek asteburu honetan hasiko dute denboraldia GalizianHondarribian usadio bilakatu da San Juan bezperaren suarekin batera estropada denboraldi hasiera ospatzea. Eguraldiak laguntzen ez zuenez, aurten Arraun Elkarteko hiru traineruetako eskifaien aurkezpena Itsas Etxean egin zuten igandean «lehia gogorra harrobi biziarekin» konpetitzeko ilusioz. Bentan sua piztu aurretik, Itsas Etxean aurkeztu zituzten neska eta mutilen eskifaiak, Arraun Elkarte eta Hondarribiko alkatearen presentziarekin. Ekainaren 29an hasiko dira EuskoLabel eta Euskotren Ligak, eta Joxemi Elduayen presidenteak aitortu duenez, «aurten lehia gogorra» izango dute. Udaberria nola joan den ikusita, EuskoLabel liga lehiatzeko gai izango da Ama Guadalupekoa, baina arerio indartsuak izango ditu. Gizonezkoen trainerua Gipuzkoako txapeldun izendatu da aurten, eta Euskadi zein Espainiako Txapelketetan hirugarren postua eskuratu du. Heldu den asteburuan Galizian hasiko dira EuskoLabel eta Euskotren ligak, larunbatean A Coruñan, eta Boiron igandean.Bigarren traineruak, aldiz, igandean bertan izan zuen KAE 1 Ligako estreinekoa Pasaian, eta uretan sasoi ona erakutsi zuten arren, deskalifikatu egin zuten epaileek San Juan oztopatzeagatik. Gonzalo 'Txalo' Carrion entrenatzaileak dioenez, harrobia lantzea da bigarren traineruaren helburua, eta zentzu horretan «ondo goaz, bigarren traineruan eta atzetik datozenak ere, Sevillan bost domina lortu baitute gazteek asteburu honetan, bai neska zein mutiletan». Espainiako Txapelketa jokatu da Guadalkibir ibaian, eta kadete eta jubenil mailetan urrezko 3 domina eta zilarrezko eta brontzezko bana ekarri dituzte etxera. Baina lehenagotik egindako balentriek ez dute datozen estropadetan meritu edo abantailarik ematen. Ongi dakite hori Arraun Elkartean. Hortaz, asteburuz asteburu, estropadaz estropada euren mailako neurria emateko helburua markatua dutela aitortu dute. Hurrengo asteburuan Galizian ondo hasi eta bizirik itzultzea izango dute aurreneko helburua. Joxemi Elduayen Hondarribia Arraun Elkarteko presidentea eta Txalo Carrion gizonezkoen bigarren taldeko entrenatzailea: