SALINAS, UGARTE ETA RODRIGUEZ JOKALARIEN OSASUN PARTEA

2022/10/27
SALINAS, UGARTE ETA RODRIGUEZ JOKALARIEN OSASUN PARTEA

Victor Rodriguez berregokitze aldian dagoen bitartean, Ander Ugartek haustura txiki bat du gihar bikian eta Rodrigo Salinasek ebakuntza beharko du

Bidasoa Irun taldeak geldirik dauden hiru jokalarien osasun partea zabaldu du ohar baten bidez. Rodrigo Salinas, Ander Ugarte eta Victor Rodriguez ezin izan dira kantxara atera azken aldian, lesioak direla eta, eta beraien egoera azaldu du klub irundarrak.

Rodrigo Salinas izango da geldirik denbora gehien eman beharko duen jokalaria. Medikuek azaldu duten moduan, txiletarrak eskuin zangoko barne meniskoko atzeko adarrean haustura du eta beraz, ebakuntza egin beharko diote. Ebakuntza datorren astelehenean eginen diote, hain zuzen ere, Donostiako Policlinica Gipuzkoan.

Ander Ugartek ere haustura txiki bat duela aipatu dute oharrean. Pasa den larunbateko neurketarako beroketak egiten ari zela, eskuin hankako gastroknemioan edo gihar bikian haustura txikia izan zuen eta beraz, geldirik egon beharko du jokalariak. Lesioaren bilakaeraren arabera luzatuko zaio kantxatik kanpo egoteko denbora.

Azkenik, Victor Rodriguezen barneko alboko lotailuan zuen bihurritu-lesioa orbainduta geratu dela jakinarazi dute eta berregokitze-aldian dagoela. Beraz, Rodriguez ere, behin guztiz osatzen denean, bueltatuko da kantxara.