Sailkapeneko azkenaren etxean irabazi dute Leka Eneako emakumeek

2017/02/08
Sailkapeneko azkenaren etxean irabazi dute Leka Eneako emakumeek

Leka Eneako emakumeen talde nagusiak lortu du klubeko asteburuko emaitza onena, 1-4 irabazi baitu Valladoliden, Vasa-Arroyo taldearen etxean. Sailkapeneko azken tokian zegoen aurkaria, eta taldeen arteko aldea agerian gelditu zen larunbat arratsaldean. Emakumeen Superdibisioko Zazpigarren postuan dago Leka Enea, Europarako azken txartela ematen duen seigarren tokitik bi puntura.

Gizonezkoen Superdibisioko taldea etxean aritu zen ostiralean, Sonia Etxazarretan. Arerioa, ordea, askoz gogorragoa izan zuen. Lidergoan dagoen Cartagenak 0-4 irabazi zuen Irunen. Leka Eneako gizonak sailkapeneko bosgarren postuan daude.