Sailkapeneko azkenaren etxean galdu du Mariñok

2016/04/05
Sailkapeneko azkenaren etxean galdu du Mariñok

PEñAS OSCENSES: Marian, Lorena (93’, María), Sara, Sofía (68’, Raquel), Alicia, Prados (64’ , Belén) Cristina, Carcas, Rocío, Laia, Suso.

MARIñO: Laura, Udane, Erkuden, Lide, Ane (69’, Lara), Uxue, Ane, Sara, Maddi (91’, Laura) Nekane, Eyobor (91’, Uxue). 

GOLAK: 1-0 : Alicia Varas (70’). 2-0: Alicia Varas (77’). 3-0: Raquel Carcas (81’). 3-1: Lide (85’). 3-2: Lide (92’).

Emakumeen Bigarren Mailako Bigarren multzoko azkena izan da Peñas Oscenses denboraldi osoan zehar. Azken jardunaldietan, ordea, hobera egin du nabarmen. 22.jardunaldian jaitsiera postuetatik ateratzea lortu du, Mariño mendean hartu ondoren. 3-0eko abantaila hartu zuen Huescako taldeak igandeko neurketan, baina amaiera aldera sufritu behar izan zuen, irundarrek aldea murriztu baitzuten. Kornerretan lortu zituzten urdinek bi golak. Hirugarrena sartzen ere saiatu zen Mariño, baina ez zuen lortu, eta esku hutsik itzuli zen Huescatik. Atsedena izango dute asteburuan neskek, eta Mulier bigarren sailkatua hartuko dute apirilaren 17an.