Sailkapenaren erdian gelditu dira Hondarribia eta Real Union B

2016/02/03
Sailkapenaren erdian gelditu dira Hondarribia eta Real Union B

Ohorezko Erregionaleko sailkapenean gora egiteko aukera galdu dute Behe Bidasoko taldeek, azken emaitzen ondoren. Real Union Bk 1-1 berdindu zuen larunbatean Stadium Galen, Hernaniren aurka. Azken hiru jardunaldietan bi puntu besterik ez ditu eskuratu, eta sailkapenaren burura hurbiltzeko aukera galdu du. Asteburuan Donostian jokatuko du, Martuteneren etxean.

Hondarribiak lau berdinketa zeramatzan segidan. Larunbatean, aldiz, galdu egin zuen Andoainen, Euskaldunaren kontra (1-0). Asteburuan etxean jokatuko du, baina aurkari zaila izango du. Mutriku hartuko du, sailkapeneko hirugarrena.