Sailkapenaren erdian daude Hondarribia eta Real Union B
Puntu bakarreko aldea dago talde bidasoarren artean, Ohorezko Erregionaleko sailkapenean. Zortzigarren da Real Union B sei punturekin, eta hamargarren Hondarribia bostekin. Tartean, Lasarte-Oriako Ostadar dago. Hasiera irregularra egin dute eskualdeko taldeek, denetariko emaitzak izan baitituzte. Hondarribiak lehen porrota jaso zuen joan den larunbatean, Mutrikuren aurkako lehian (2-1). Aurreko jardunaldietan, partida bat irabazi eta bi berdindu dituzte berdeek. Hurrengoan, Getariako Keta hartuko du Hondartzan (Larunbata 16:30).
Real Union Bk bi neurketa galdu ditu, baina beste bi irabazi. Azkena joan den larunbatean, Martuteneren kontra Stadium Galen (2-0). Bide horri eutsi nahiko diote txuribeltzek hurrengo irteeran. Oñatin ariko dira igandean, Aloña Mendiren aurka (16:30).