Sailkapenaren burura hurbiltzeko aukera galdu du Leka Eneak

2016/02/09
Sailkapenaren burura hurbiltzeko aukera galdu du Leka Eneak

Atzeratuta zuen partida jokatu zuen ostiralean Gizonen Superdibisioko Leka Eneak. DKV Borges hartu zuen etxean, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan. Hiruna berdindu zuten taldeek, lehen itzuliko norgehiagokan bezala. Ondorioz, Borgesek sailkapeneko hirugarren tokiari eutsi dio. Leka Enea laugarren tokian dago orain, bosgarren den Santiagok baino bi puntu gehiagorekin. Talde galiziarraren aurka ariko da, hain zuzen ere, hurrengo jardunaldian. Ostiralean egingo dio bisita Santiagok (18:30).