Saguntinoren aurka ariko da Union, Federazio Kopako finalerdietan

2017/02/10
Saguntinoren aurka ariko da Union, Federazio Kopako finalerdietan

Federazio Kopako finalerako txartelaren bila ariko da Real Union. Finalerdia lehiatuko du, Atletico Saguntino taldearen kontra. Hamaikagarren postuan dago talde valentziarra, 2.B Mailako hirugarren multzoan. Otsailaren 23an eta martxoaren 4an izango dira norgehiagokak.

Final laurdenetan Ponferradina kanporatu dute txuribeltzek. Hutsean amaitu zen El Toralín futbol zelaiko neurketa, eta Stadium Galen erabaki zuen Unionek lehia, asteazkenean (2-0). 11.minutuan lortu zuen lehen gola Mario Capelete harrobiko jokalariak. 15.ean, Ponferradinako Davidek bere atean sartu zuen baloia, etxekoen abantaila handituz. Kanporaketa bakarra falta zaio jada Real Unioni, duela bi urte bezala, Federazio Kopako finalean egoteko.