ROUTE 33 TXINGUDI RUGBY KLUBAREN BABESLE BERRIA

2022/05/27
ROUTE 33 TXINGUDI RUGBY KLUBAREN BABESLE BERRIA

Txingudi Rugby Klubak, prentsa ohar baten bidez jakitera eman duenez, Route 33-rekin babes-akordio bat sinatu berri du. Honen ondorioz, Hondarribiako enpresa errugbi taldeen babesle berria izango da datorren denboraldian.

Route 33-k Hondarribiako Bernat Etxepare kaleko 12 zenbakian ditu kokatuta lokalak eta bertako espazioan, kultura eta kalitatezko gastronomia eskeintzen ditu.