RODRIGO SALINASI EBAKUNTZA EGIN DIOTE BELAUNEAN

2022/11/02
RODRIGO SALINASI EBAKUNTZA EGIN DIOTE BELAUNEAN

Txiletarrari eskuineko barne meniskoko atzeko adarreko hausturan egin zioten ebakuntza pasa den astelehenean

Rodrigo Salinas Bidasoako jokalariak eskuineko barne meniskoko atzeko adarrean haustura bat sufritu zuen eta horregatik, ebakuntza egin zioten pasa den astelehenean. Gorka Busto doktoreak egin zion meniszektomia partziala Donostiako Policlinica Gipuzkoan.

Bidasoak zabaldutako oharrean, Txiletarraren errekuperazio-denborak eta jarduerara itzultzeak bere bilakaeraren araberakoak izanen dira.

(Argazkia: Xavier Solanas)