RODRIGO SALINASI BELAUNEAN EBAKUNTZA EGIN ZIOTEN ATZO

2022/06/01
RODRIGO SALINASI BELAUNEAN EBAKUNTZA EGIN ZIOTEN ATZO

Kanpoko meniskoko lesio bat konpontzeko astroskopia egin zioten Bidasoako jokalariari 

Atzo, maiatzak 31, Bidasoako Rodrigo Salinasi astroskopia egin zioten ezker belaunean. Hilabete batzuk daramatza jokalariak lesioarekin eta azkenean, ebakuntza beharrezkoa izan du. Kanpoko meniskoko lesio bat konpondu nahi izan diote horrela, plika sinobial bat kendu eta belauneko gainerako egiturak erregularizatu.

Bidasoa Klubetik jakitera eman dutenez, Gorka Busto doktorea izan da ebakuntzaren arduraduna Policlinica Gipuzkoan (Grupo Quironsalud). Gaineratu dutenez, Salinasen “errekuperazio-denbora eta jarduerara itzulera jokalariaren bilakaeraren araberakoak izango dira”.

(Argazkia: Xavier Solanas)