RODRIGO SALINAS ETA HARBAOUI MEHDI CHILE ETA TUNISIAKO SELEKZIOEKIN
Salinasek Hegoamerikar Jokoetan parte hartuko du eta Mehdik Munduko Txapelketako prestaketarako lagunartekoak jokatuko ditu
Bidasoako Rodrigo Salinas jokalariak eta Harbaoui Mehdi atezainak Chile eta Tunisiako selekzioekin arituko dira aste honetan, hurrenez hurren. Salinasek Hegoamerikar Jokoen XII. edizioan parte hartuko du Paraguayen eta Mehdik berriz, bi lagunarteko jokatuko ditu Tunisian bertan, Munduko Txapelketarako prestaketen barrenean.
Rodrigo Salinasek Aitor Etxabururen deia jaso du, berriki Chileko hautatzailea eta zuzendari teknikoa izendatua izan dena, bere selekzioarekin Hegoamerikar Jokoetan parte hartzeko. Txapelketa Paraguay-ko Asuncion hirian ospatuko da eta bertan, Venezuela, Uruguay, Paraguay eta Argentinaren kontra arituko dira. Lehiaketa honek ere Munduko Txapelketa prestatzeko balioko du, Chilek A multzoan parte hartuko baitu, Espainia, Montenegro eta Iranekin batera.
Beste aldetik, Patrick Cazal bidasotar ohiak zuzenduko du Harbaoui Mehdi atezaina. Honek Tunisiako selekzioarekin bi lagunarteko jokatuko ditu Tunisian bertan, Qatarren kontra. Bi neurketa hauek Munduko Txapelketaren prestaketen barruan kokatzen da, Tunisiak H multzoan jokatuko dute lehiaketa hain zuzen ere, Danimarka, Belgika eta Bahreinekin batera.
Bidasoak gogorarazi duenez, bi deialdi hauek aurretik ezagunak zirenei batu zaizkie: Matheus Francisco da Silva (Brasil), Jakub Skrzyniarz (Polonia), eta Gorka Nieto, Eneko Furundarena, Julen Urruzola, Julen Mujika eta Asier Iribar (Espainiako junior selekzioa).