RK NEXE KROAZIARRA IZANGO DA BIGARREN KANPORAKETAKO AURKARIA
Bidasoa-Irunek EHF European Leagueko bigarren kanporaketa RK Nexe Kroaziarraren aurka izango da. Zoriak lehen neurketa etxean jokatzea erabaki du, beraz, etxeko lanak eginak eraman beharko dituzte Kroaziara.
25 urteren ondoren, Bidasoa-Irun kroaziara bueltatuko da EHF European Leagueko neurketa bat jokatzeko. Igandean PAUC garaitu ostean, bigarren kanporaketarako zozketa ospatu da gaur eta zoriak RK Nexe talde kroaziarraren aurka jokatzea erabaki du.
Zozketan talde handiak zeuden, EHF Champions Leaguen aritzeko maila duten Toulouse, Metalurg, Montpellier, Rhein-Neckar eta Sporting CF, baina talde horiek, momentuz, ekidin ditu Bidasoak. Ikusteke dago beranduago hauteako talde baten aurka jokatuko duen talde irundarrak.
Joaneko neurketa Artalekun irailaren 22an jokatuko da, itzulikoa, ordea, irailaren 29an Kroazian. Irundarrek ondo ezagutzen dute zer den Ygoslavia zaharreko kantxetan jokatzea, zale beroak dituzte, eta normalean, haien etxean irabaztea zaila izaten da. Horregatik, Jacobo Cuetararen mutilak Artalekuko neurketa baliatu nahiko dute etxeko lanak egin eta errenta eroso batekin RK Nexeren kantxan jokatzeko.