REKARTE HARAKINTZA REAL UNIONEN BABESLE BERRIA IZANGO DA

2022/01/31
REKARTE HARAKINTZA REAL UNIONEN BABESLE BERRIA IZANGO DA

Irungo kluba eta Rekarte familiako harategia akordio batera iritsi dira eta, hemendik aurrera, futbolarien babesle bihurtuko da

Rekarte Harakintzak Bidasoa auzoan du bere egoitza eta Meaka auzoko Meazuri kalean harategia. Familiako enpresa hau haragi gorrian, txahal arrosa nazionalean, txahal zurian, bildots nazionalean, Arandako arkumean, Segoviako txerrikumean eta beste hainbat produktuetan espezializatua dago. Rekartetarrak urteak daramatzate honetan lanean eta, kalitate eta erreferentzia handiko haragi produktuak hautatzeagatik ezagunak egin dira.

Bi taldeak ere pozik azaldu dira akordio berri honekin. Alde batetik, Igor Emeryk, Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidenteak, Irungo enpresaren irudi ona goraipatu nahi izan du: “Azken urteotan erreferentzia bihurtu da sektorean, kalitate handiko produktuekin eta aparteko arretarekin. Lehengaia bikain zaintzen dute, baina baita irudia ere, eta hori, gaur egun, oso garrantzitsua da”.

Beste aldetik, Imanol Rekartek ere, enpresako jabearen semeak, aspaldian Real Unionekin lanean dabiltzatela adierazi du eta beraien babesle bihurtzea erraza izan dela ere gaineratu du: "Ematen dugun pausua naturala da. Real Unionekin lan egiten dugu eta estadioko tabernaren hornitzaileak gara. Eskualdeko enpresa eta saltokietara proiektua mimo askorekin hurbiltzen ari dira”.