REAL UNIONGO BETERANOEK URTEROKO BILERA ANTOLATU DUTE

2022/03/10
REAL UNIONGO BETERANOEK URTEROKO BILERA ANTOLATU DUTE

Larunbat honetan Real Union Klubeko Beterano Elkarteak Urteroko 43. Bilera ospatuko dute

Real Uniongo Beterano Elkarteak larunbat honetarako, martxoak 12, Urteroko 43. Bilera antolatu du. Eguna hildako lagunen omenaldiarekin hasiko dute, eta Ohiko Batzar Orokorra egin ondoren, bazkari bat ospatuko dute Iñigo Lavado jatetxean.

Urtero bezala, Beterano Elkarteak Ohiko Batzar Orokorra egingo du larunbat honetan elkartearen egoitzan (Kostorbe Alde kalean, Stadium Galen atzealdean). Bilera eguerdiko 12:30ean izango da, baina horren aurretik, 11:30ean, elkarteak hildako lagunen omenez, meza ospatuko du San Jose Langilearen parrokian. Aurten, José María Aramburu, Germán Setién, Iñaki Iñarra, Mikel Ucín, Ernesto Isarch, Carlos Areopajita, Manolo Irazoqui, Esteban Txintxurreta, Jesús Daboz, Juan Mari Azcárate, Xabier Anatol, Paco Ferre, Ito Legorburu, Patxi Quiroga, Paco del Pozo, Manu Sagarzazu, Txomin Solaegui, Agustín Amantegui eta Víctor Zabalo, Beteranoen Elkarteko Ohorezko Presidentea eta Real Uniongo Beteranoen Urteroko Bileraren bultzatzaile nagusia omenduko dituzte.

Honen guztiaren ondotik, eguerdiko 14etan, bazkari bat egingo dute Iñigo Lavado jatetxean. Menu itxi bat izanen dute prest bertara hurbiltzen direnak. Bazkideek 45 euroen truke gozatu ahal izango dute bazkariaz eta bazkide ez direnek berriz, 50 euro ordaindu beharko dute. 75 urtetik gorako bazkideek %50eko deskontua izango dute. Bazkalostean, Iñigo Lavado jatetxean bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozketatuko dute han daudenen artean, eta oroigarri bat ere eskainiko zaie hauei.

Hemen parte hartu nahi duten guztiek veteranosunionistas@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute, edota (+34) 618 05 40 24 eta (+34) 619 29 24 26 telefonoetara deitu. Izen-ematea gaur, martxoak 10, amaituko da.