REAL UNIONGO BETERANOEK URTEKO BATZARRA OSPATUKO DUTE MARTXOAREN 11N
Batzarraren aitzinetik, hildako lagunen omenaldiarekin hasiko dute eguna
Real Uniongo Beteranoek Urteroko Batzar Orokorra ospatuko dute datorren martxoaren 11n. Elkarteak egiten duen 44. bilera izanen da aurtengoa eta ohiko egitaraua prestatu dute: hildako lagunen omenaldiaren hasiko dute eguna, Batzarra ospatuko dute ondoren eta, azkenik, bazkaria eginen dute.
Goizeko 11:30ean hasiko dute eguna Real Unioneko Beteranoen Elkarteak. Orduan hildako lagunen omenezko meza ospatuko dute, San Jose Langilearen parrokin. Aurten omenduko dituzten lagunak Manuel Sagarzazu, Txomin Solaegui, Agustin Amantegui, Paco Solanas, Juan Carlos Abasolo, Patxi Eizaguirre, Rober Narro, Javier Zabaleta eta Josetxo Iguiñiz izanen dira.
Honen ondotik, elkarteak 44. Batzar Orokorra ospatuko du Stadium Galen gibelean duen egoitzan (Kostorbe Alde kalea), 12:30ean. Egunari bukaera emateko, bazkaria ere eginen dute Beteranoek Iñigo Lavado jatetxean. 14:00etan elkartuko dira mahaiaren bueltan eta menu itxia izanen dute. Bazkideek 45 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 50 euro. Gainera, 75 urtetik gorako bazkideek %50eko deskontua izanen dute bazkarian. Elkartetik iragarri dutenez, otorduaren ondotik, partehartzaile guztiei oroigarri bat emanen zaie eta, honez gain, Iñigo Lavadon bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozketatuko dute euren artean.
Bazkarian parte hartzeko, beharrezkoa izanen da izena ematea. Horretarako, veteranosunionistas@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da, edota (+34) 618 05 40 24 eta (+34) 619 29 24 26 telefono zenbakietara deitu. Izena emateko epea martxoaren 8an bukatuko da.