REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute
Real Unionek Irun Hiria Beteranoen VII. Txapelketa - Iñaki de Mujika Memoriala ospatuko du heldu den larunbatean, ekainaren 15ean, Stadium Galen, Real Uniongo Beteranoen Elkarteak antolatua.
Txapelketa triangularra izanen da eta Real Uniongo Beteranoekin batera, Touring KE eta Arenas Club taldeek ere parte hartuko dute. 10:45ean irekiko dute txapelketa etxekoek, Touringen kontrako partiduarekin. Ondotik, 11:30ean, Touring eta Arenas Club aurrez aurre izanen dira eta bukatzeko, 12:15ean, Real Unionek Arenas Club hartuko du txapelketa bukatzeko. 13:00etan azkenik, sari banaketa eginen dute. Bertan, zozketa ere egonen da eta txartelak salgai egonen dira euro batean. Bildutako diru guztiak helburu solidarioa duen ekimenen batera bideratuko da.