REAL UNIONGO BETERANOEK DONOSTI MASTERS CUP-EN PARTE HARTUKO DUTE

2023/05/24
REAL UNIONGO BETERANOEK DONOSTI MASTERS CUP-EN PARTE HARTUKO DUTE

Talde txuribeltzeko bi talde arituko dira lehian, horietako bat urdinez eta CD Roca izenarekin, mendeurrena ospatzen ari den fundazioaren omenez

Ekainaren 2tik 4ra ospatuko da Donosti Masters Cup Txapelketako IX. edizioa. Real Unionek bi talde zelairatuko ditu bertan. Lehena, +50 kategorian eta bigarrena, +35 kategorian. Azken hauek urdinez jantziko dira eta CD Roca izena eramanen dute, aurten mendeurrena ospatzen ari den fundazioaren omenez.

Real Uniongo Beteranoen bi taldeek dagoeneko badakite zeintzun izanen diren euren aurkariak Donosti Masters Cup Txapelketan. +50 kategoriako Real Uniongo Beteranoak egungo txapelduna den Club San Agustin, Veteranos Castellon, Veteranos Aragon eta AS Sonvico taldeen kontra arituko dira. +35 kategoriako CD Rocak aldiz, Autorestore Zaragoza, Futbol Antunos Alunos, Universidade Aveiro eta Association Sportive Spatiale Aquitaine taldeak izanen ditu aurrez aurre.

Guztira, 80 taldek hartuko dute parte aurtengo Donosti Masters Cup Txapelketako edizioan, Donostian bertan ospatuko dena ekainaren 2tik 4ra.