REAL UNIONGO ABONATUEK FEDERAZIO KOPAKO NEURKETA DOAN IKUSTEKO AUKERA IZANEN DUTE

2022/09/13
REAL UNIONGO ABONATUEK FEDERAZIO KOPAKO NEURKETA DOAN IKUSTEKO AUKERA IZANEN DUTE

Klubeko bazkide ez direnak bost euroren truke sartu ahal izanen dira Stadium Galen

Bihar, asteazkena irailak 14, Real Unionek eta SD Leioak Federazio Kopako Fase Autonomikoko finaleko itzulerako neurketa jokatuko dute Stadium Galen. Arratsaldeko 19:30ean ospatuko da norgehiagoka eta klub txuribeltzak prezio bereziak ezarri ditu bazkide eta ez bazkideentzat.

Real Unionek Tribuna Nagusia prestatuko du bazkideek bertatik partidaz goza dezaten. Gainera, abonatu guztiek sarrera doan izanen dutela ere jakinarazi nahi izan dute. Bazkide ez diren 14 urtetik gorako ikusleek aldiz, bost euro ordaindu beharko dute sarrera.

Talde irundarrak, gainera, abantailarekin ekingo dio biharko neurketari. Izan ere, abuztuaren 31n, Real Unionek 1-2ko markagailuarekin irabazi zion SD Leioari joaneko neurketan. Biharko partidaren ostean, txuribeltzak Fase Autonomikoko finaleko garaile suertatzen badira, taldea Fase Nazionalean sartuko da, eta hemen finalerdietara iristen bada Errege Kopa jokatzeko txartela ere irabaziko du.

(Argazkia: SD Leioa)