Real Unionen zelai erdia indartuko du Martinsek

2015/07/20
Real Unionen zelai erdia indartuko du Martinsek

Mikel Martins Das Neves fitxatu du Real Unionek. 32 urteko donostiarra da, arbaso portugaldarrak dituena. Erdilaria da, defentsako lanean espezialista. Esperientzia handia du 2.Bn, baita Bigarren Mailan ere. Athleticeko harrobian hazi ondoren, Espanyol Bn, Bazan, Guijuelon, Benidormen, Mirandesen, Cadizen eta Herculesen aritu da. 2011-2012 denboraldian, Bigarren Mailara igo eta Errege Kopako finalerdietara iritsi zen Mirandesekin.