REAL UNIONEN TEKNIFIKAZIO JARDUNALDIAK ASTE SANTUAN

2022/03/17
REAL UNIONEN TEKNIFIKAZIO JARDUNALDIAK ASTE SANTUAN

Real Unionek teknifikazio jardunaldiak antolatu ditu apirilaren 19, 20 eta 21erako

Klub txuribeltzak Aste Santurako teknifikazio jardunaldiak antolatu ditu 2010, 2011, 2012 eta 2013an jaiotako haurrentzat. Jardunaldi hauek apirilaren 19, 20 eta 21ean ospatuko dira, Stadium Galeko anexoan, arratsaldeko 16etatik 17:30era. Bertan parte hartzeko 20 euro ordainduko beharko da.

Apirilean eginen diren jardunaldi hauetan parte hartzeko izena eman behar da eta horretarako, klubeko webgunean jarri dute eskuragarri bete beharreko eranskina (https://realunionclub.com/eu/eskola-forma/). Izen-ematea apirilaren 15a arte egonen da irekita eta ordainketa ES54 0081 7522 14 0001340640 kontu korrontean egin beharko dute partehartzaileek. Hau eginda, ordainketaren egiaztagiria atxiki beharko dute izena emateko eranskinean.

Jardunaldietan honako alderdiak landuko dituzte haurrek: banakako teknika baloiarekin (paseak, kontrola, kondukzioak, erregateak, etab.), banakako eraso-teknika, gorputz-orientazioa (eraso eta defentsakoa), ikuspegi periferikoa (ikuseremua handitzea), desmarkeak eta amaierak, talde-jokoa eta atezainen entrenamendua.