REAL UNIONEN NEURKETA ETA PUNTU ONA

2021/10/23
REAL UNIONEN NEURKETA ETA PUNTU ONA
Bilbao Athletic 0
0 Real Union

Real Unionek eta Bilbao Athleticek abagune mordoa izan dute, baina bietako inor ez da gai izan gol egiteko (0-0).

Bi taldeak baloiaren jabetza eskuratzeko nahairekin ekin diote bi taldeek lehen minutuei. Lehen urreraketa, antzuak, Bilbao Athleticenak izan dira, kornerren bidez arriskua sortu dute Imanol de la Sotarenek. Hamargarren minutua pasata Aitor Seguinentzat izan da norgehiagokako lehen abagune nabarmena, Alain Oiartzunek sakonean eman dio eta eibartarraren jaurtiketa gurutzatuegi joan da. Minutuak aurrera egin, Real Unionek baloiaren jabetza eskuratu du eta Bilbao Athletic oso deseroso aurkitu da.

Ordu erdia bete denan, partidua zerbait orekatu da, baina arrisku sentipena Real Unionek eragin du. Henegarrenez, ezkerretik Aitor Seguinek eginiko erdiraketa batetik Mario Capeetek buruz talde irundarra markagailuan aurreratzeko aukera izan du. Ibai Sanzek, Bilbao Athleticeko aurrelariak, Jon Irazustabarrenari lana eman nahi izan dio eta, buruz ere, etxeko taldeak izan duen aukera bakarra sortu du. Ate batetik, bestera. Julen Agirrezabala gogotik luzatu behar izan du besoa Ekhi Senarrek boleaz jaurtitako baloia gelditzeko.

Atsedenalditik bueltan, Bilbao Athletic indartsuago kokatu da soropilean eta lehen gola egiteko aukera paregabea izan du. Alavaro Nuñezek bikain eman dio baloia Ibai Sanzi eta ‘Txusta’-k esku ikaragarria atera du. Diarra ere area kanpotik saiatu da, jaurtiketa bortitza ‘Txusta’-k bi denboratan eten du. Neurketa guztiz ireki da eta Real Unionek bi abagune izan ditu. Lehena, argiena, Kepa Agirrezabalak gelditu dio Alain Oiartzuni, area txikian bakarrik zegoela. Bigarren, falta erdiraketa batetik, Ekhi Senarren errematea langatik gora joan da.

Bigarren zatiko lehen erdia garaituta, lehen hamar minutu eroak ahaztu eta zelai erdian zentratu da jokoa. Arriskatzeko unea bukatu da eta joko praktikoagoa burutu du Real Unionek. Sergio Llamas boleaz Agirrezabala gainditzen saiatu da 82.minutuan, baina honen jaurtiketa ez da golean bilakatu. 90 minutuetan ez da garaipena emango lukeen gola iritsi, ezta epaileak gehitu dituen bostetan ere. 0-0 eta Real Unionek puntu baliotsua eskuratu du Lezaman.