Real Unionen menderaezintasunarekin amaitu du Atletico Bk
ATLéTICO DE MADRID B: Bernabé, Mario, Marín, Nacho, Tiri, Lucas, Benjamín, Pierre, Borja Galán, Samuel (Héctor, 79'), Aquino, Dani Espejo (Ndoye, 71').
REAL UNION: Tena, Ibarbia (Mujika, 64'), Esnaola, Aimar, Morcillo, Rodellar, (Ozkoidi, 52'), Iriondo, Silas, Juan Domínguez, Seguin, Goikoetxea (Urbieta, 74').
GOLAK: 1-0: Dani Espejo (16'). 2-0: Benjamin (93').
Galdu gabe hamaika jardunaldi egin ondoren, denboraldiko seigarren porrota jaso du Real Unionek El Cerro del Espinon. Jaitsiera postuetan zegoen Atlético de Madrid Bk ezustekoa eman eta talde txuribeltza menderatu du. Ondorioz, lidertza galdu du Unionek. Aste bakarra egin du sailkapenaren buruan. Neurketa kaskarra egin dute irundarrek Madrilen. Federazio Koparen kalteak jasan dituzte, lesio eta neke moduan.
Ordu laurdena beteta hautsi du hasierako oreka Atlético Bk. Dani Espejok sartu du gola, Mario Marínen erdiratzea baliatuta. Asteak zeramatzan Unionek partidako lehen gola jaso gabe. Madrilen ez du egoerari buelta emateko modurik aurkitu. Haizea kontran eduki du lehen zatian, eta kostata iritsi da madrildarren arearen ingurura. Atsedenaldiaren ondoren baloiaren jabetza irundarrena izan da, baina ez dute arriskua sortzerik lortu. Ozkoidi, Mujika eta Urbieta zelairatu ditu Aitor Zulaikak erasoa indartzeko asmoz. Hala ere, mugimenduek ez dute eragin handirik izan. Luzapenera arte eutsi dio Unionek itxaropenari. Baina berdindu beharrean, bigarren gola jaso du azkenean. Benjaminek erabaki du norgehiagoka.