Real Unionen jarraituko du Josu Ozkoidik

2015/08/31
Real Unionen jarraituko du Josu Ozkoidik

Bi urterako kontratua sinatu du Josu Ozkoidik Stadium Galen, fitxaketak egiteko epeko azken egunean. Eibarrek utzita aritu zen joan den denboraldian Irunen. Udaran taldetik kanpo egon den arren, Aitor Zulaikaren aginduetara jarraituko du. 25 urteko jokalaria da Ozkoidi. Punta-erdian edo hegalean jokatu dezake. Zubietan hazitako jokalaria da, eta sei urte egin zituen Real Sociedad Bn, Stadium Galera iritsi aurretik.